Migrazio Plana| Erakundeen Txostenak|Eragina Ekonomian| Ordainketa Zerbitzuen Zuzentaraue| Banku Kodeak
SEPA (Single Euro Payments Area)
Euroa heldu eta zazpi urtera, Europak beste proiektu bati ekingo dio, Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarra, SEPA, (Single European Payment Area).
SEPAren helburua Europako Merkatu Bakarraren eremuan ordainketak erraztea da, batez ere transferentziak, zordunketa zuzenak eta txartelaren bidezko ordainketak, Estatu kideen barruko ordainketak bezain erraz, eraginkor eta seguru egin ahal izateko.
Europako Batasunaren Ordainketa Zerbitzuen ZuzentarauakEurotan Ordaintzeko Gune Bakarra (SEPA) sortzeko legeria ezartzen du,Estatu kideen legeak harmonizatuz eta bateratuz.
SEPA Banketxeen Sektorearen ekimen bati esker sortu da eta Europako Banketxe Zentralak eta Europako Batzordeak bultzatu dute, eta transferentziak eta banku-helbideratzeak nahiz txartelen sistemetarako estandar berriak ekarriko ditu.
Integrazio horren ondorioa Europa osoan estandar komunak erabiltzea izango da, eta Estatu kide bakoitzeko Ordain elektronikoaren Ganbera Nazional guztiek osatutako azpiegitura sare bat.
Onura ez da berehalakoa izango, bai epe ertain eta luzerako, ordea, merkatuan lehia handiago izango baita eta, ondorioz, produktu berrien eskaintza eta erabiltzaile guztientzako prezio eta baldintza hobeak.