Skip to main content

Strips

1997ko ekainetik jaulkitzen diren “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoak, (“bereizgarriak”), bi ezaugarri berezi dituzte, epe horren aurretik jaulkitako “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoetatik ezberdintzen dituztenak:

  • “Bereizteko” aukera: hau da, bonu bakoitza “n” baloretan bereiz daiteke ("strips" deitzen zaienetan), bonua izateak jasotzeko eskubidea ematen duen ordainketa bakoitzeko bat. Hori dela eta, 5 urterako Bonu batetik 6 "strip" eskura daitezke: urteko kupoi bakoitzaren ordainketagatik bana, eta seigarren bat nagusia ren truke, 5 urteren buruan. "Strip" horietariko bakoitza ondoren negozia daiteke bonutik eratorritako gainerako "strip"engandik bereiztuta.

    Bereizte-eragiketa horrek errendimendu esplizituko aktibo bakoitza (bonua edo obligazioa) errendimendu inplizitu - zero kupoiko bonu balore bihurtzen du. Kasu horretan, epemuga-data eta diru-itzuleraren balorea jatorrizko aktiboaren nagusienaren eta kupoienen bera da. Zero kupoiko bonuek finantza-ezaugarri bereziak dituztenez, zenbait inbertitzailerentzat oso erakargarriak izan ohi dira. Strips ak eskaera horiek betetzen dituzte, Altxorrak jaulkitako balore-sorta handitu beharrik izan gabe.
  • Elkarteen gaineko Zergaren tratamendu fiskal onuragarriena subjektu pasiboetarako: bereizi daitezkeen Estatuko Bonuen eta Obligazioen kupoiak ez dauka atxikipenik, eta zero kupoia bonuek sortutako etekin inplizituek ere ez dute atxikipenik izango (strips) haren bereizketatik eratorrita.

Bereiztu daitezkeen Bonuen eta Obligazioen gainontzeko ezaugarriak (jaulkipen epeak, kupoiaren frekuentzia, jaulkipen metodoa... ) “bereiztu ezin daitezkeen “Bonuen eta Obligazioen” ezaugarriak bezalakoak dira.
Altxorra bereiztu daitezkeen balioak 1997ko uztailean hasi zen jaulkitzen. Bereizketa, zentzu hertzean, eta emaitzazko “strips”-en negoziazioa 1998ko urtarrilean hasi zen.