Skip to main content

Komisioak eta kudeatzaileak

Fondtesoroek komisio hauek izaten dituzte:

1.  Zuzenean fondoan kargatzen diren komisioak

  • Kudeaketa-komisioa:Sozietate Kudeatzaileak jasotzen du, ematen dituen zerbitzuen ordainetan.
  • Gordailuzaintza-komisioa:Sozietate Gordailuzainak jasotzen du, hau da, inbertsio-fondoaren tituluak gordailatzen dituenak, ematen dituen zerbitzuen ordainetan

Komisio horien zenbateko osoa ezin da urtean fondoaren ondarearen % 1,05etik gorakoa izan epe laburrerako Fondtesoroetan.Epe luzerako Fondtesoroetan, Fondtesoro lankidetza-hitzarmenaren arabera, zorroaren iraupena hamabi hilabetetik gorakoa duten fondoetan kudeaketa-komisioa gehi gordailuzaintzakoa ezingo dira % 1,25etik gora ordaindu.

Fondtesoro Plus motan, ekitaldian zehar fondoak egunean batez beste duen ondarearen balioaren % 1,35ekoa izango da kontzeptu horiengatik kobratu dezaketen komisioaren muga.

2.  Partaideari kargatzen zaizkion komisioak

Epe laburrerako Fondtesoroetan, itzulketa arrunta eskatzen duenean ezin zaio partaideari komisiorik kobratu.

Epe luzerakoetan eta Fondtesoro plus FI fondoan —lehengo Fondtesoro FI eta Fondtesoro Renta FI—, partaideari kobratu diezazkiokete komisioak (edo pareko beste kargu batzuk) itzulketa eskatzen duenean.Bi motako komisioak daude:

  • Itzulketako komisioa; Fondtesoro hitzarmenak bi muga jarri dizkio:partaideak urtebetetik behera izan duen partaidetza itzultzeagatik aplikatu daiteke bakarrik, eta ezin da itzulitako zenbatekoaren % 1etik gorakoa izan.Fondtesoro askok ez dute komisio hori kobratzen.
  • Fondoaren aldeko deskontua, itzulketarenari eranstekoa. Itzulitako partaidetzak 30 egunetik behera izanez gero aplikatu daiteke soilik, eta ezin dute itzulitako zenbatekoaren % 2tik gorakoak izan. Fondtesoro oso gutxitan kobratzen dute komisio hori, eta, gainera, muturreko kasuetan izan ezik, zaila da inbertitzailearengan eraginik izatea (epealdi askoz luzeagoarekin inbertitzen baitu).





Ikus ESKATUTAKO GUTXIENEKO EKARPENAK, ETA SOZIETATE KUDEATZAILEEK EZARRITAKO KOMISIOAK