- Banketxeak berak Zuzendaritzari jakinarazitako ukoagatik.
- Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Orokorrak erabakita, banketxeak Espainiako Herri Zorraren merkatuarekin nahikotzat jotzen den konpromisoa ez daukala iritziz gero.
- Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Orokorrak erabakita, indarrean dagoen araudi aplikagarriaren arabera banketxeak konturako atxikipenen araubidea betetzen ez duenean.
- Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Orokorrak erabakita, banketxeak merkatuaren funtzionamenduari okerrera eragin diezaioketen ekintzak egin dituenean edo haren portaera merkatu-sortzailearena izateko ezegokia, Altxorraren interesen kontrakoa edo zorraren merkatuaren funtzionamendu onaren aurkakoa dela jotzen duenean.
- Altxorraren Zuzendaritza Nagusiak merkatu-sortzaileak berritu, aldatu edo ugaldu nahi dituenean, taldean banketxe berriak sartuta, taldea handiturik nahiz handitu gabe