Skip to main content

Letren merkatu-sortzailearen betebeharrak

1. Altxorraren Letren enkanteetan parte hartzea. Sortzaile bakoitzak enkante bakoitzean aurkeztu beharko dituen eskariak Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak Letra mota bakoitzerako esleitu duen kopuruaren gutxienez % 3ko baliokoak izango dira, eta prezio marjinalaren errentagarritasuna gehi errentagarritasun horren oinarrizko puntu bi baino handiagoak ez diren errentagarritasunekin.

Eginbehar hauek betetzen direla aztertzen denean ez dira kontuan hartuko ondorengo baldintza bietako baten bat duten enkanteak:   

- Enkantea egin baino bost minutu lehenago merkatu sekundarioan dagoen eskaintza prezioari dagokion errentagarritasunaren 2 oinarrizko puntu edo gehiago azpitik egotea enkantearen prezio marjinalari dagokion errentagarritasuna.

- Jaulkitako bolumenaren % 40 banketxe bakarrean kontzentratzea.

2. Altxorraren Letren merkatu sekundarioaren likidezia bermatzea, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen kotizazio eginbeharrak beteta.
Altxorraren Letren kotizazio eginbeharrak beteta egongo dira kotizazioak, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak erabakitako gehienezko diferentzialekin eta gutxienezko bolumenekin, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak onartutako egutegiaren araberako astegunetan zuzendaritza nagusi honek ezartzen dituen merkatu arautuetako edo alde anitzeko negoziazio sistemetako pantailan gutxienez bost orduz mantentzen badira astegun horietako bakoitzean 08:30 eta 17:15 bitartean.

Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak kotizazio baldintzak aldatu ahal izango ditu, sortzaileei galdetu ondoren.

3. Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak zor merkatuaz, oro har, eta sortzaileak merkatu horretan egiten duen jardueraz, bereziki, eskatzen dion informazioa ematea.

4. Bere jarduerarekin merkatuaren funtzionamendu ona ziurtatzea, ezartzen diren eginbehar operatiboak errespetatuta eta merkatuari edo Estatuaren Zorrari okerrera eragin diezaieketen ekintzak saihestuta.