Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak hilero ebaluatzen du Bonu eta Obligazioen merkatu-sortzaileen lana, arlo hauen arabera:
- Altxorraren Letrak enkanteetan harpidetzea .
- Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak zehazten dituen merkatu arautuetan edo alde anitzeko negoziazio sistemetan Altxorraren Letrak kotizatzea.
- Altxorraren Letra guztien hileko negoziazioan parte hartzea, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak zehazten dituen merkatu arautuetan edo alde anitzeko negoziazio sistemetan.
- Altxorraren Letren hileko negoziazioan parte hartzea, Idazpenetako Herri Zorraren merkatuko kideen artean.
- Altxorraren Letren hileko negoziazioan parte hartzea, sortzaileek Idazpenetako Herri Zorraren merkatuko kideak ez diren banketxeekin.
- Alderdi kualitatiboak, hala nola, Estatuaren Zorraren barruko eta kanpoko sustapen eragiketetako partaidetza, Estatuaren Zorraren banaketa maila herrialde edo eremu geografiko estrategikoetan, merkatu-sortzaileen portaeraren erregulartasuna eta Espainiako Herri Zorraren merkatuarekiko konpromisoa islatzen duen beste edozein jarduera.
- Penalizatu egingo da Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen duen informazioa edo aholkularitza ez ematea, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak merkatu-sortzaileekin egiten dituen bileretara ez joatea, enkanteetan enkantea egin baino bost minutu lehenago merkatu sekundarioan dagoen preziotik edo errentagarritasunetik nabarmen desbideratzen diren eskaerak aurkeztea, edo merkatuaren funtzionamenduari okerrera eragiten diezaioketen ekintzak egitea bezalakoak.
- Beti penalizatuko dira enkanteetan parte hartu beharra eta kotizazioaren bidez merkatu sekundarioaren likidezia bermatu beharra betetzen ez duten banketxeak.