Skip to main content

Bonu eta Obligazioen merkatu-sortzailea izateko prozedura

1. Bonu eta Obligazioen Merkatuaren sortzaile izaera eduki nahi duten erakundeek eskabidea bidali beharko diote Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusiari, Bonu eta Obligazioen merkatu-sortzaile izan nahi dutela eta Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak ezarritako eginbeharrak beteko dituztela adierazteko. Era berean, nahitaezko beharkizunak betetzen direla egiaztatzeko informazioa eman beharko da, eta merkatu-sortzaile izateari datxezkion jarduerak egiteko banketxeak bere esku dituen baliabide teknikoak eta giza baliabideak azaltzen dituen oroitidazkia erantsiko da.

2. Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak, Espainiako Bankuak aldeko txostena egin ondoren, Bonu eta Obligazioen merkatu-sortzaile izaera eman ahal izango du, eta probaldia amaitzen denetik hiru hilabeteko epean Ebazpena jakinarazi beharko du.