Skip to main content

Bonu eta Obligazioen merkatu-sortzailearen jarduera ebaluatzeko irizpideak

Merkatu-sortzaileen jarduera hilero ebaluatzen da, alor hauetan burututako jarduerei dagozkien irizpideei jarraiki:

- Enkanteetan harpidetzea.

- Zuzendaritza nagusi honek egiten dituen Estatuaren Zor zorroaren kudeaketa eragiketetan parte hartzea.

- Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak egiten dituen trukatze eta berreroste eragiketetan parte hartzea.

- Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak zehazten dituen merkatu arautuetan edo alde anitzeko negoziazio sistemetan Bonu eta Obligazioak eta strip-ak kotizatzea .

- Letra eta Bonu eta Obligazio guztien hileko negoziazioan parte hartzea, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak zehazten dituen merkatu arautuetan edo alde anitzeko negoziazio sistemetan.

- Bonu eta Obligazioen hileko negoziazioan parte hartzea, Idazpenetako Herri Zorraren merkatuko kideen artean.

- Bonu eta Obligazioen hileko negoziazioan parte hartzea, sortzaileek Idazpenetako Herri Zorraren merkatuko kideak ez diren banketxeekin.

- Bereiz daitezkeen baloreak bereizi eta berreratzea, bai eta negoziatzea ere.

- Alderdi kualitatiboak, hala nola, Estatuaren Zorraren barruko eta kanpoko sustapen eragiketetako partaidetza, Estatuaren Zorraren banaketa maila herrialde edo eremu geografiko estrategikoetan, merkatu-sortzaileen portaeraren erregulartasuna eta Espainiako Herri Zorraren merkatuarekiko konpromisoa islatzen duen beste edozein jarduera.

- Penalizatu egingo da Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen duen informazioa edo aholkularitza ez ematea, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak merkatu-sortzaileekin egiten dituen bileretara ez joatea, enkanteetan enkantea egin baino bost minutu lehenago merkatu sekundarioan dagoen preziotik edo errentagarritasunetik nabarmen desbideratzen diren eskaerak aurkeztea, edo merkatuaren funtzionamenduari okerrera eragiten diezaioketen ekintzak egitea bezalakoak.

- Beti penalizatuko dira enkanteetan parte hartu beharra eta kotizazioaren bidez merkatu sekundarioaren likidezia bermatu beharra betetzen ez duten banketxeak.