Negoziazioa lau sistemaren bidez egin daiteke bigarren mailako merkatuan (lehen hiru sistemak merkatu-kideei buruzkoak dira soilik):
1. Bitartekarien edo broker itsuen bidez (merkatu “itsua”), “lehen koska” ere deitzen zaiona. Zor publikoa negoziatzen duten merkatu- kideak bakarrik sar daitezke bertan. Negoziazioa modu elektronikoan egiten da, kontrakontua ezagutu gabe (horregatik deitzen zaio merkatu “itsua”). Zor publikoaren merkatuaren gunea da; izan ere, atal horretan parte hartzen duten agenteek diferentzial murriztuko erosketa- eta salmenta-prezioak kotizatzeko konpromisoa hartzen dute (5 ehunen inguru modu aktiboan negoziatutako jaulkipenen prezioan), eta horri esker, merkatu osoarentzat likidezia bermatzen da. Eragiketen gutxieneko neurria 5 milioi eurokoa da. Merkatu itsuan epemugan soilik egin daitezke eragiketak, eskura edo epeka. Eragiketa bikoitzak ezin dira egin. Galeren eta irabazien kitapena egunero egin ohi da eguneko merkatuaren prezioen arabera, eta eragiketaren epemuga iristen denean, dagozkion doiketak egiten dira.
2. Aldebiko negoziazio-sistemaren bidez, zuzenekoa edo broker bidezkoa (“bigarren koska” ere deitzen dena); horren bidez garatzen da Kontuaren Titularren arteko gainerako negoziazioa. Merkatu horren euskarria “Banco de España” Espainiako Bankuaren Likidazio Zerbitzua da (EBLZ). Segmentu horretan epemugaren arabera egin daitezke eragiketak (eskura edo epeka) eta eragiketa bikoitzetan gauza daitezke (aldi berekoak edo “repo”ak). Eragiketak, gainera, zuzenean erakundeen artean edo bitartekari baten bidez egin daitezke. Azken kasu horretan, bitartekariak eragiketa burutzen du eta alde guztiei kontrakontua jakinarazten die (sistema honetan ezaguna izaten da), eta ondoren, aldeek EBLZri jakinarazten dizkio eragiketaren baldintzak, gero konpentsazioa eta likidazioa egin ditzan.
3. Herri Zorraren burtsa merkatu elektronikoaren bidez, alde askotako kontratazio sistema izaki; negoziazioa etengabe eta elektronikoki gertatzen da, eta jarduera guztia denbora errealean zabaltzen. Eragiketen gutxieneko tamaina 1.000 eurokoa da, merkatu itsua da eta eragiketak eskudirutan eta epemugan egiten dira.
4. Laugarren eta azken negoziazio-sistemak Erakunde Kudeatzaileen eta bezeroen arteko transakzioak biltzen ditu.