Skip to main content

Amortizazioa

Balore bakoitzerako adierazitako amortizazio-egunean, edo hori ez balitz hurrengo lanegunean, Idazpenen Bulego Nagusiak amortizatutako baloreen saldoen zenbateko nominala ordainduko du Erakunde Kudeatzaileek eta gainerako Kontuaren Titularrek helbideratze-hartzaile gisa izendatutako “Banco de España” Espainiako Bankuko diruzaintza-kontuan; era berean, aipatutako zenbateko horri baja eman beharko zaio dagokion baloreen kontuan.

Baloreen borondatezko amortizazioa aukeratu duten Erakunde Kudeatzaileek (norbere izenean edo hirugarren batzuen izenean) eta Kontuaren Titularrek (beren izenean soilik), aukera hori jaulkipen-baldintzetan edukitzaileen aldekoa denean, faxez jakinarazi beharko dituzte beren eskaerak Idazpenen Bulego Nagusiak horretarako ezarritako egun eta orduan.

Borondatezko amortizazioak eskatzeak, eskatzaileak eskaera egin behar den egunean, amortizatu beharreko balorearen nahikoa saldo izatea dakar berekin. Saldo hori ezingo da berrerosketakonpromisoei atxikita egon eta aldi baterako lagapenen bidez izango du eskuragarri soilik, amortizazio-dataren aurreko eguna arte. Hortaz, borondatezko amortizazio aurreratuaren aukeratik kanpo geratzen dira berrerosketa-konpromisoei atxikita dauden saldoak eta Idazpenen Bulego Nagusian ibilgetuta dauden saldoak.

 Amortizazioa egin behar den egunean, Idazpenen Bulegoak balore horien zenbateko nominala ordainduko du erakunde bakoitzaren diruzaintza-kontuan, zenbateko hori dagokion baloreen kontuan zordundu ondoren.

 Balore ibilgetuei dagokien saldoen amortizazioagatik egindako efektiboen kontrakontuak (garantiak, fidantzamenduak edo beste kauzio batzuk eratzearen ondorioz) egoera horretan mantenduko dira, ibilgetzea bertan behera utzi arte, “Banco de España” Espainiako Bankuaren maiatzaren 19ko 16/1987 Zirkularrean aurrikusitako prozeduraren arabera.

 Jaulkipenaren baldintzetan amortizazio proportzionala agertzen bada, amortizazioa aurretik aipatu bezala egingo da.