Skip to main content

Repo batean erositako Baloreen Zerga-ordainketa

Kalifikazioa 

Altxorraren Baloreak ostera ere erosteko hitzarmenarekin aldi baterako lagatzen diren eragiketek, hau da, "repo" eragiketa izenez ezagutzen direnek, kapital higigarriaren errendimendua sortzen dute, eta errendimendu hori izango da finantza-entitatearekin hitzartutako salmenta-prezioaren eta erosketa-prezioaren arteko desberdintasuna.

Zerga-ordainketa eta atxikipena
 

“Repo”-an erositako baloreak Letras del Tesoro badira, lortutako etekina Letras del Tesoroen bezala tratatuko dira zergei dagokienez. Hau da, kontura egindako ordainketen atxikipenetik at geldituko dira, eta % 19 ordainduko dute zerga 6.000€-ak arte, % 21 6.000€ eta 50.000€ bitarteko likidazio-oinarriko tartean eta % 23 50.000€-tik. (ikus Letras del Tesororen zergak ordaintzeko modua).

 

Hori bai, ondorio fiskaletan, ondorengo baldintzak betetzen badira, kreditu-erakunde batek edo beste finantza-erakunde batek kontratatutakok ez dira kontuak izango, balore-gordailuak baizik:

  • Balore-gordailu edo balore-administrazioko kontratuak direnean.
  • Baloreen titularra gordailugilea denean.
  • Eragiketak merkatu-mailan egiten direnean.
  • Ostera ere erosteko epea 15 egun baino gutxiagokoa denean.
     

Kasu horretan, Altxorraren Baloreetako finantza-produktutik eratorritako errentek aldi baterako lagapenaren kontratutik eratorritako interesa eta epe baterako gordailuaren kontratutik eratorritako interesa biltzen dituzte, eta kapital higigarriaren errendimendutzat hartzen dira; ondorioz, horren zerga-ordainketako erregimena eta konturako atxikipena azpiko aktiboaren bera izango da. “Letras del Tesoro” direlakoengaineko "repo" eragiketen kasuan, esate baterako, salerosketatik eratorritako errentagarritasunak ez du konturako atxikipenaren betebeharrik izango.