Skip to main content

Glosario

Ageriko berrerosketa itunpeko eragiketa

Eragiketa honetan erosleak hasierako saltzaileari baloreak kontratazio unean ezarritako baldintzetan erosarazteko aukera dauka denboraldi batean. Baldintza horiek barne errentagarritasunaren arabera jarri ohi dira, aukera noiz egikaritzen den gorabehera. Ez dira ohiko eragiketak, eta normalean kudeatzaileen eta euren bezeroen artean kontratatzen dira.

Aldi berekoa

“Eragiketa bikoitza” ere baderitzo, eta egikaritzeko egun ezberdina duten elkarren kontrako bi eragiketak osatzen dute –bata erosketa eta bestea salmenta–, finantza erakunde berarekin aldi berean hitzartuta eta prezioak hasiera-hasieratik zehaztuta. Repo eragiketaren antz handia du, bada, baina salerosketak mugaegunean egiten direnez, aktiboa karteran edukitzeak bere gaineko nagusitasun osoa ematen du, eta, horretara, hala manten daiteke, berehala sal daiteke, berriro erosteko itunpean laga daiteke eta abar, aldi bereko eragiketaren iraupena horretarako oztopo inola ere izan gabe.

Aldizkatzea

Aktibo baten edo aktibo multzo baten operatzeko moduaren dentsitatearen denboraldi jakin bateko neurria, kontratatutako bolumena aldi horretan zirkulazioan dagoen batez besteko saldoaren artean zatituz lortzen dena.

Altxorraren Letrak

Valores de Deuda pública a corto plazo emitidos a descuento (la rentabilidad se establece como diferencia entre el precio de compra y el precio de reembolso). Actualmente, los plazos de emisión son, tres, seis, nueve y doce meses.

Aukeren merkatua

Geroratutako likidazioa duen kontratua negoziatzen den merkatu eratorria, erosleari eragiketa kontratatzean itundutako prezioan azpiko aktiboa erosteko (erosteko aukera) edo saltzeko (saltzeko aukera) eskubidea –baina ez eginbeharra– ematen diona prima bat ordainduta (erosiz gero) edo jasota (salduz gero).

Azpiko aktiboa

Produktu eratorrien kontratuek erreferentzia egiten dioten aktiboa; erreferentzia izateagatik bere prezioak kontratuen balioa baldintzatzen du.

Balio nominala

Aktiboaren aleko prezio gisa jaulkitzaileak ezartzen duen balio teorikoa da, batez ere kupoiak ordaintzeko erreferentzia bezala balio duena. Estatuaren Bonu eta Obligazioen kasuan, bat dator poltsikoratzeko balioarekin.

Balore baten amortizazioa

Balorearen edukitzaileari, mugaeguna iritsitakoan, funtsa edo poltsikoratzeko prezioa (funtsa gehi prima edo ken galdua) itzultzeko eragiketa.

Balorea

Eskubide ekonomikoen multzo bat hartzen duen kontzeptu juridikoa; agiri fisiko batean (titulu-balorea) edo kontabilitateko erregistro jakin bati elkartuta (kontuko oharpenetan jasotako baloreak) jasotzen dira, erraz eskualdatzeko moduan.

Baloreak Konpentsatu eta Likidatzeko Zerbitzua (SCLV)

Iberclearrek kudeatzen duen plataforma; Iberclear balore ordezkatuen kontabilitate erregistroaz kontuko oharpenak eginez arduratzen da, eta Espainiako balore burtsetan eta Latinamerikar Balore Merkatuan (Latibex) kontratatutako eragiketen konpentsazioa eta likidazioa bakar-bakarrik kudeatzen du

Baloreen hornidura sistema

Aldi bereko eragiketen sistema (edo baloreen trukeena), Iberclearrek antolatua, oharpena egindako herri zorraren merkatuan baloreen likidazio arriskua gutxitzeko erabilia. Sistema honek, borondatez atxiki ondoren, automatikoki funtzionatzen du; eta, zorpeko erakundearen eskudiruko kontuan (edo bestelako baloreen kontuan) nahikoa saldoa edukiz gero, mailegu-emaile talde batek eta Espainiako Bankuak zorpeko erakundeari eguneko likidazioa osatzeko behar den balioa lagatzen diote, aldi berekoan (edo baloreak trukatuz, Espainiako Bankua bada mailegu-emailea), prezio penalizatzaile batean.

Baloreen transferentziak

Kontu-titularren edo erakunde kudeatzaileen balore kontuen arteko eskualdatzeak egiten dituzten eragiketak. Hirugarrenen eragiketek sortuak dira: besteak beste, euren saldoak kudeatzaile ezberdinetan oharpena eginda dituztenean, edo, hirugarrenak, oharpena egindako zorraren bere saldoak dauzkan erakunde kudeatzailea ez diren kontu-titularrekin dituztenean, kudeatzaile izan nahiz ez izan. Transferentziak balore eskualdatze bakarra eragiten badu, epemugakoa deritzo, eta, une ezberdin bitan, elkarren kontrako eta balio nominal bereko transferentzia bi egiten badira, itzulera aginduko transferentzia da.

Bereiztea

Bonu bat banan-banan negozia daitezkeen baloreen multzoa (jatorrizko bonua edukitzeak eskubide ematen zuen ordainketa bakoitzeko balore bat) bihurtzen duen eragiketa; balore horietako bakoitzak (gehien bat strip izenez ezagunak) etorkizunean ordainketa (dela kupoia ordaintzea dela funtsa itzultzea) bakarra jasotzeko eskubidea ematen du. Azken batean, 3 urteko bonu bategatik 4 strip lortuko lirateke, bana kupoiko eta beste bat funtsagatik.

Bigarren maila

Oharpena egindako herri zorraren merkatuaren negoziazio eremua, kide guztiak sar daitezkeena. Merkatu deszentralizatua da, kontrako partea ezagun dena eta bitartekariak parte hartzea beharrezko ez dena.

Bonu bereizgarria

Balore negoziagarria, bereiz daitezkeen eta funtsetik bananduta negozia daitezkeen aldiroko kupoiak dituena, halako moldez non, aldiroko n kupoi ordainketa dituen balore bat, zero kupoiko n+1 bonu (funtsa barne) bilakatzen baita. Estatuaren Zorraren kasuan, eragiketa hau merkatu-sortzaileek baino ezin dute egin. Negoziazioaren, konpentsazioaren eta likidazioaren eremuei dagokienez bereizteak 100.000 euroko anizkoitzak diren kopuru nominaletan egin beharko dira, eta gutxienez 500.000 eurokoak. Bestalde, funts bereizien eta kupoi bereizien balio nominala 100.000 eurokoa eta 1.000 eurokoa da, hurrenez hurren.

Bonu nozionala

Gerokoen merkatuen likidezia hobetzeko, merkatu horietan bonu errealen ordez herri zorraren gaineko azpiko aktibo gisa erabiltzen den bonu teorikoa.

Bonua

Epe ertain edo luzeko epemuga duen balorea da, mugaeguneratu arte aldiroko ordainketen bidez (kupoiak) inbertsiogilearentzat errentagarritasuna sortzen duena, epemugan bonuaren amortizazio balioa ordaindu eta azken kupoia ordaintzen baita. Altxorraren Baloreen artean, bai Estatuaren Bonuek bai Obligazioek ezaugarri horiek dauzkate: Estatuaren Bonuak 2 eta 5 urte bitarteko epeetara jaulkitzen dira eta Obligazioak 5 urte baino epe luzeagoetara.

Deskontuan jaulkitako balorea

Parekoaren azpitik jaulkitako errenta finkoko balorea; erosketa prezioaren eta amortizatzerakoan duen balio nominalaren arteko diferentzia da ordainsariaren zati bat edo ordainsari osoa. Osoa bada, “zero kupoiko bonua” deritzo epemuga urtetan neurtzen denean.

Deskontuko jaulkipena

Aldiroko kupoirik ez duten baloreen berezko jaulkipen modalitatea. Balore horiek mugaegunean ordainketa bakarra eginarazten diote jaulkitzaileari (gehienetan balio nominalaren kopurukoa), eta beraz inbertsiogileak poltsikoratze balioa baino merkeago erosi izanak markatuko du horien erretagarritasuna; erosketa prezioaren eta balio nominalaren arteko diferentzia deskontua da, eta inbertsiogileak lortzen duen errentagarritasun absolutua ematen du. Espainiako Estatuaren Zorraren barruan, honela jaulkitzen dira Altxorraren Letrak.


Enkantea

Altxorrak orokorrean erabiltzen duen jaulkibidea. Inbertsiogileek euren eskariak aurkezten dizkiote jaulkitzaileari, lehiazkoak (baloreen truke ordaintzeko prest dauden prezioak agertzen dituzte) nahiz lehiaz kanpokoak (ez dituzte prezio horiek agertzen). Jaulkitzaileak erabakitzen du zein izango den jasotzea onartzen duen gutxieneko prezioa, eta prezio hori baino eskari merkeago guztiak baztertu egiten ditu.

Epeko eragiketa

Espainiako herri zorraren merkatuaren kasurako eragiketa sinplea da, balorea kontratatu ondorengo bost lanegunak igaro eta gero eskualdatzen dena.

Epeko merkatua

Eragiketa kontratatzeko unean jarritako prezioan, geroko likidazioa izango duten aktiboen salerosketak negoziatzen diren merkatua. Gerokoen merkatuan ez bezala, aldeen tartean jarriko den konpentsazio ganberarik ez dago eta epeak ez daude normalizatuta.

Epemugarako kartera

Oharpena egindako herri zorraren merkatuko partaide baten alde erregistratutako kartera gehi aldi baterako lagatako baloreak ken aldi baterako erositakoak. Beraz, parte-hartzaile horrek erosi dituen baloreak dira, horren gainean egin dituen aldi baterako lagapen edo erosketa eragiketak gorabehera.

Eragiketa bikoitza

“Aldi bereko eragiketa” ere baderitzo. Elkarren kontrako salerosketa bik osatzen dute, hain zuzen, aldi berean kontratatu dira baina likidazio une ezberdinak dituzte. Baloreak eragiketaren lehen transakzioan erosten dituen parte-hartzailearentzat aldi baterako erosketa da, eta kontrako partearentzat aldi baterako lagapena da.

Eragiketa sinplea

Salerosketa bakarrak osatzen duena. Bai eskudirukoa bai epekoa izan daiteke

Erakunde kudeatzailea

Erakunde kudeatzaileak finantza instituzioak dira, euren erregistroetan Estatuaren Zorra euren bezeroen kontura mantentzeko baimena dutenak.

Erreferentzia

Ezaugarri berdinak dituztelako (kupoi, zerga trataera, balio nominal eta mugaegun bera dutelako) elkarrekiko suntsikortasun osoa duten baloreen multzoa, une ezberdinetan jaulkita egon arren.

Errentagarritasuna

Bai etekin esplizitua bai inplizitua kontuan hartuta, baloreak edukitzeak sortzen duen irabazia da.

Espainiako Bankuko Likidazio Zerbitzua (SLBE)

Espainiako Bankuak kudeatzen duen ordainketa sistema; honen bitartez gordailuen banku arteko merkatuko eragiketak, FRA hitzarmenen merkatukoak eta kontu-titularren artean gertatzen diren herri zorraren merkatuko eragiketen eskudiruzkoak likidatzen dira, besteak beste. Sare honetan, eragiketa bakoitzerako, kontratukide bien komunikazioa behar da, herri zorraren merkatu itsuaren kasuan izan ezik, izan ere, kontrako partea ezaguna ez denez, komunikazioa hirukoitza baita, eragiketan bitartekari izan den broker itsuaren komunikazioa behar da eta.

Espainiako Bankuko Zuzeneko Kontua

Oharpena egindako baloreen kontuak dira, erakunde kudeatzailetzat Espainiako Bankua aukeratu duten hirugarrenen jabetzakoak. Batik bat inbertsiogile partikularrei bereziki zuzendutako bide bat da..

Estatuaren bonua

Urteko kupoia duen Estatuaren Zorraren balorea, bi eta bost urte bitarteko epean jaulkia. Gaur egun, hiru eta bost urteko epeetan jaulkitzen da.

Estatuaren gaitasuna edo finantzaketa beharra

Kontabilitate nazionalari dagokionez, Estatuaren baliabideen eta erabilitakoen –korronteen eta kapitalen– arteko diferentzia da. Estatuaren finantza-aktiboen aldaketa garbiaren eta finantza-pasiboen aldaketa garbiaren arteko diferentziaren baliokidea da. Normalean Estatuaren defizita esaten zaio kontabilitate nazionalari dagokionez, sortzapen printzipioarekin kontabilizatutako eragiketa ez finantzarioen aurrekontu saldoa ematen baitu. Kontzeptu hau ez dator bat kutxako superabit (+) edo defizit (-) kontzeptuekin: hauek Estatuaren sarrera eta gastu ez finantzarioen arteko diferentziak jasotzen dituzte baina aurrekontu likidazioari dagokionez.

Estatuaren Obligazioa

Estatuak urteko kupoi esplizituarekin jaulkitako zor balorea, bost urte baino epe luzeagorako jaulkia.

Etekin esplizitua

Bonuaren kupoia, aldiro jasotzen dena, gehienetan urtero.

Etekin inplizitua

Titulu baten erosketa balioaren eta poltsikoratzeko balioaren arteko diferentzia, balorearen amortizazio unean jasotzen dena.

Funtsa

Balore baten nominala da.

Hirugarrenak

Oharpena egindako zorraren merkatuko partaideak, euren edukiak erakunde kudeatzaileren baten balore erregistroan oharpena eginda dituztenak.

Hirugarrenen kontua

Erakunde kudeatzaile bakoitzerako, herri zorraren saldoen erregistro oro-hartzailea, erregistratzailetzat aukeratu duten kontu propioaren titularrak ez direnek bertan mantentzen dituzten saldoen une orotako kontrakontu zehatza.

Hondar bizitza

Une jakin batean, aktibo baten amortizazio egunera arte falta den denbora.

IBERCLEAR

Baloreak Erregistratu, Konpentsatu eta Likidatzeko Sistemen Sozietatea da. SCLVk eta Espainiako Bankuak eratu dute, eta Finantza Sistema Eraberritzeko Neurrien Legea onartu ondoren Estatuko eremuko baloreen erregistro, konpentsazio eta likidazio sistemen kudeaketa bateratzen du. Lege horren aurretik, SCLV arduratzen zen AIAF Errenta Finkoko Merkatuaren eta burtsa merkatuen erregistro, konpentsazio eta likidazioaz eta Espainiako Bankuak kudeatzen zuen, Altxorraren kontura, Herri Zorraren Merkatuaren Oharpen Oharpenen Zentrala (CADE).

Interesa

Inbertsio bategatik jasotzen den ordainsaria, gehienetan urteko ehuneko honenbestean emana. Bi modutara uler daiteke:

1.- Interes nominala: etekin esplizitua duten baloreena. Kupoiaren kontzeptu baliokidea da.

2.- Interes efektiboa: inbertsioan jarritako kapitala etorkizunean inbertsio horrekin jasoko diren kobrantza guztien balio eguneratuarekin berdintzen duena. Hauxe da, beraz, erosten den unean, balore baten errentagarritasunaren neurririk onena.

Jaulkipena

Titulu-balorea sortu eta zirkulazioan jartzeko eragiketa.

Kartera erabilgarri edo erregistratua

Oharpena egindako herri zorraren merkatuko parte-hartzaile baten balore kontuaren saldoa. Kalkulatzen den unean jabetzan dituen oharpena egindako baloreen bolumena adierazten du, erosteko erabili den eragiketa mota gorabehera.

Kontu propioa

Finantza erakundeek Iberclearren norberaren izenean mantentzen dituzten zor saldoen banakako erregistroa.

Kontuko oharpena

Eduki ekonomikoko eskubide multzoa adierazten duen kontabilitateko erregistroa, balore bati atxikia. Erregistroaren idazpenetan zilegiztatua ageri den pertsonak haren titulartasunaren ustekizuna du. Kontuko oharpena kontabilitateko transferentziaz eskualdatzen da, fede-emaile publikoak esku hartu beharrik gabe. Eskualdatzeko zilegitasuna eta kontuko oharpenez irudikatutako baloreetatik eratorritako eskubideak egikaritzeko zilegitasuna erregistroen ardura duten erakundeek emandako ziurtagiriak erakutsita egiazta daiteke. Ziurtagiri horiek, ez dute beste funtziorik zilegitasuna egiaztatzea baino, eta ezin dira eskualdatze titulu gisa erabili ez negoziatu.

Kupoi iragana

Sortu den baina ordaindu ez den bonu interesa. Interes tasa nominala (kupoi nominala) sortzapena hasi zenetik iragandako denbora bitartearekin biderkatuta kalkulatzen da.

Kupoia

Interes nominala, gehienetan aldirokoa eta aktiboaren balio nominalaren ehuneko gisa emana, bonu baten jabeek jasotzeko eskubidea dutena. Finkoa (kopuru konkretua jaulkipenaren unean jartzen denean) edo aldakorra (kopurua aldiune jakinetan berrikusten denean) izan daiteke. Altxorraren Baloreen artean, Estatuaren Bonu eta Obligazioek urteko kupoia ordaintzen dute, eta gaur egun irekita dauden erreferentzia guztietan finkoa da.

Likidezia

Finantza-aktibo baten ezaugarria, merkatu sekundarioan eskualdatzeko erraztasunari dagokiona; beraz, baloreen likidezia handia funtsezko datua da epemuga baino lehen saltzeko asmoa duen inbertsiogilearentzat. Oro har, baloreen likidezia handiagoa da jaulkitako bolumena handiagoa bada, konpentsazio eta likidazio sistema (hau da, kontrataturiko eragiketak egikaritzeko sistema) efizienteagoa bada, eragiketak egiteko kostuak merkeagoak badira, eta eragiketok egiteko oztopoak, legezkoak nahiz zergazkoak, txikiagoak badira

Merkatu eratorria

Azpiko aktibo batetik eratorritako produktuak negoziatzen diren merkatu antolatua, geroratutako likidazioa eta ezaugarri normalizatuak dituena.

Merkatu itsua

Parte-hartzaileek, zor-negoziatzaileek, batez ere merkatu-sortzaileek, euren erosketa eta salmenta irmoen prezioak bai zuzenean bai oharpena egindako zorrean espezializatutako bitartekari multzo baten bidez kotizatzen dituzten negoziazio eremua. Merkatu elektroniko honetan kotizatzen diren erreferentzietarako erosketa eta salmenta preziorik onenak erakusten dira. Eragiketaren kontrakontua jakin gabe egiten dira eragiketak.

Merkatu primarioa

Jaulkipen merkatua da, hau da, baloreak inbertsiogileei lehen aldiz eskaintzen zaizkiena; beraz, erosleek (herri zorraren kasuan harpidedun deritzenek) baloreak jaulkitzaileari erosten dizkiote merkatu honetan.

Merkatu sekundarioa

Lehenago jaulkitako baloreak negoziatzen diren merkatua da.

Merkatu-sortzaileak

Herri zorraren merkatuko kideak, merkatuaren likidezia hobetzea eta Estatuaren zorraren kanpo eta barne zabalkundean Altxorrari laguntzea eginkizun dutenak. Horretarako, oharpena egindako zorraren merkatuan zorraren eta kotizazio eta negoziazioaren enkanteetan pujak aurkezteari buruzko konpromisoak hartzen dituzte, eta Altxorrak jaulkitako zorraren jaulkipen eta erosarazpenari buruzkoak ere bai. Baldintza batzuk betez gero, eurak bakarrik aurkez daitezke Estatuaren Zorraren enkanteen bigarren itzulietara. Hilero egiten da euren jardueraren jarraipena, bai merkatu primarioan bai sekundarioan parte hartzeko irizpideen arabera. Erakunde hauek Bonu eta Obligazioen eremuan soilik ziren Altxorraren lankide, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 5eko Ebazpenak Altxorraren Letren merkatu-sortzailearen figura sortu zuen arte.

Merkatuko bitartekariak

Herri zorraren merkatuko kideak harremanetan jartzen eta horiei aholku ematen diharduten agenteak, bitartekaritza horregatik eragiketan tartean jarri gabe. Bitartekari talde bat dago, Espainiako Bankuaren Likidazio Zerbitzuko bitartekariena bera, merkatuaren bigarren mailan lan egiten duena, eta horren azpitalde batek merkatu itsuko negoziazioari laguntzen dio. Bitartekariei broker ere esaten zaie.

Mugaeguna

Balore bat jaulki den unean jartzen zaion amortizazio eguna, epemuga; balorea mugaeguneratzen denean, jarri zaion poltsikoratzeko balioa espero –eta ordainaraz– dezake jabeak.

Oinarrizko puntua

0.01%

Poltsikoratzeko balioa

Balore baten jabeak mugaeguneratzeagatik jasotzen duen kopurua da. Estatuaren Bonu eta Obligazioen kasuan, egun berean ematen den azken kupoi ordainketa batek handitzen du kopuru hori.


Posizio irekia

Ganbera batean konpentsa daitekeen tresna eratorri bateko posizio irekia, une jakin batean, kontrako transakzio baten ondorioz edo mugaeguneratzearen ondorioz aurretiaz deuseztatu ez direlako, bertan bizirik jarraitzen duten kontratuen bolumena da.

REPO

(“Berrerosteko itunpeko salerosketa” bezala ere ezaguna) Eragiketa honetan balore bat erosten da, beste egunen batean eta aurretiaz zehaztutako prezioan desegiteko konpromisoarekin. Kontratu bakarra da. Hala, bada, egun jakinerako repo batean repo eragiketaren xede den finantza-aktiboa hasierako saltzaileagandik hasierako erosleagana eskualdatzen da kontratazio egunean, eta epea betetzen denean berriro eskualdatzen da, baina alderantziz (hasierako erosleagandik hasierako saltzaileagana). Ageriko repo bat bada aldiaren barruan edozein unetan eskualdatuko da.

Sindikazioa

Jaulkitzaile subiranoek gero eta gehiago erabiltzen duten jaulkipen prozedura: erakunde talde batek konpromisoa hartzen du balore jaulkipen bat inbertsiogileei erosarazteko, salmenta eta segurtapen komisio baten truke. Jaulkipen teknika honek, zorra azken inboertsiogileen artean hobeto banatzeaz gain, zirkulazioan nahikoa saldo handia berehala lortzea ahalbidetzen du, eta hori oso onuragarria da erreferentzia berriaren likideziarako.

STRIPS

Separate trading of registered interest and principal of securities esapidearen akronimoa. Bonu bat bereiztetik datozen etekin inplizituko baloreak; mota bikoak izan daitezke: “strip funts hutsekoa” (bere balio nominala jatorrizko bonuaren poltsikoratze balioa denean) edo “strip kupoi hutsekoa” (bere balio nominala jatorrizko bonuaren kupoiaren kopurukoa denean).Acrónimo de Separate Trade of Registered Interest Principal Securities. Valores con rendemento implícito procedentes da segregación dun bono; poden ser de dous tipos: “strip principal-só” (cando o seu valor nominal é o valor de reembolso do bono orixinario), ou “strip cupón-só” (cando o seu valor nominal é o importe do cupón do bono orixinario).

Suntsikortasuna

Balore multzo baten propietatea, lege ondorioetarako bata bestearekiko guztiz baliokideak bihurtzen dituena.

Titularrak

Oharpena egindako zorraren merkatuko partaideak, Oharpenen Zentralean balore kontua euren izenean irekita daukatenak.

Zatika jaulkitzea

Baloreak jaulkitzeko sistema, balore bera –erreferentziako kode batez identifikatuta– behin eta berriro zirkulazioan jartzen duena. Horrela, hasieran jaulkitako baloreak ezaugarri berdinak dituzten beste batzuek areagotzen dituzte geroago. Helburu nagusia balore horren metatutako kopuru osoa handitzea da, errazago negoziatu ahal izateko.

Zero kupoiko balorea

Parekoaren azpitik jaulkitako errenta finkoko balorea; bere ordainsari esplizitua amortizazioaren unean osorik jasotzen da parekoaren berdina den poltsikoratze prezioan. Epemugaren besteko iraupena duenez –horra hor bere finantza-ezaugarri nagusia–, merkatuan duen balioa bereziki sentikorra da interes tasaren gorabeherekiko. Bestalde, kupoi espliziturik ez duenez, herrialde askotan ohiko bonuen zerga trataeraz bestelakoa izaten du, kapital-irabazi gisa zergapetzen den neurrian.

Zero kupoiko bonua

Mugaeguneratu arte kupoirik ordaintzen ez duen bonu mota berezia; inbertsiogilearentzako errentagarritasun bakarra erosketa prezioaren eta poltsikoratze prezioaren arteko diferentzia da. Gaur egun, Espainiako Altxorrak ez du zero kupoiko bonurik jaulkitzen, baina merkatuko parte-hartzaile batzuek honelako baloreak “sortzeko” aukera dute Estatuaren Bonu eta Obligazioen kutxako mugimendu guztiak bereiziz. Altxorraren Letrek ezaugarri horiek dauzkate, amortizatu arte ez baitute kupoirik ordaintzen.

Zor trukea

Altxorrak herri zorraren baloreak trukatzeko erabiltzen duen eragiketa: Altxorrak ematen dituenak jaulkipen berria osatzen dute, eta jasotzen dituenak zirkulaziotik atera eta amortizatu egiten dira. Balore trukatze hori enkante modura egiten da. Azken urteotan Altxorrak ez dutrukerik egin.

Zorpetu beharra

(Minus zeinuarekin “zorpetzeko ahalmena” deritzo)

Kutxako kontabilitatean, Estatuak, bere eragiketa ez finantzarioetatik eratorritako betebeharrak ordaintzeko (“kutxako defizita” deritzona) eta bere finantza-aktiboen bariazio garbia xukatzeko, inoren finantza baliabideetatik erabiltzen duen kopuru garbia adierazten du.