- Enkantearen emaitza zabaltzen da informazio hori izateko operadoreei berdintasunik handiena bermatzen dieten prozeduren bidez. Zehazki, Internet bidez argitaratzen da enkantea egin den egun berean (http://www.tesoro.es), Reuters (TESORES 07 eta TESORES 08), Bloomberg (TESO5 eta TESO6) eta Telerate (38631/2 eta 38633/4). Horrez gain, Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen da Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez.
- Argitaratutako informazioak atal hauek biltzen ditu:
- Eskatutako zenbateko nominala
- Esleitutako zenbateko nominala
- Onartutako gutxieneko prezioa
- Onartutako eskaeren batez besteko prezio ponderatua, biribilduta
- Esleitutako Zorraren truke ordaindu beharreko prezioa edo prezioak
- Interes-tasa efektibo baliokidea eta batez besteko prezio ponderatuari eta onartutako gutxieneko prezioari dagokion barne-errendimendua, hurrenez hurren, “Letras del Tesoro” eta Bonos y Obligaciones del Estado”en enkanteetatik eratorritakoak .
- Egoki denean, “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoen enkanteen ondoren egiten den bigarren bueltan harpidetu daitekeen gehieneko zenbatekoa.