Skip to main content

Eskaerak aurkeztea

  •  Edozein pertsona fisikok edo juridikok (egoiliarra izan edo ez) egin dezake Altxorraren Baloreen harpidetza-eskaera. Eskaerak “Banco de España” Espainiako Bankuaren edozein sukurtsaletan aurkeztu daitezke, erakunde horrek ezarrita dituen prozeduren arabera, eta enkantearen deialdia argitaratu zuen ebazpenean ezarrita dauden egun eta orduetan.
     
  •  Edozein pertsona fisikok edo juridikok (egoiliarra izan edo ez) egin dezake Altxorraren Baloreen harpidetza-eskaera edozein finantza-erakundetan. “Banco de España” Espainiako Bankuaren kasuan, Espainian bizi diren pertsona fisikoek edo juridikoek egin ahalko dute. Eskaerak “Banco de España” Espainiako bankuaren edozein sukurtsaletan aurkeztu daitezke, erakunde horrek ezarrita dituen prozeduren arabera, eta enkantearen deialdia argitaratu zuen ebazpenean ezarrita dauden egun eta orduetan.

    Idazpenen Bulego Nagusian Kontuko Titularrak ez diren inbertitzaileek eta eskaerak “Banco de España” Espainiako Bankuan zuzenean aurkezten dituztenek, bi modutara egin dezakete:
    • 1. “Banco de España” Espainiako Bankuak enkante horretarako aurretik ezarritako gordailua eskudirutan edo txeke bidez emanez.
    • 2. Eskatutako zenbateko nominalaren %2aren aurreko gordailua sartuz. Gordailu hori garantiatzat hartuko da. Egindako gordailua ordainketaren zati bihurtuko da, eskaintza onartzen bada.

    Bi kasu horietan, diru-sarrera eskudirutan egin beharko da, eskaera egin den “Banco de España” Espainiako Bankuko sukurtsalean egindako eskudiruaren kontu korrontean egindako zorduntzeko agindu bidez, edo txeke bidez, bankukoa zein kontu korrontekoa izan. Txekea “Banco de España” Espainiako Bankuaren edo Altxorraren alde bete beharko da. Txeke bidezko sarrera, gainera, “Banco de España” Espainiako Bankuak, ezarrita dituen konpentsazio-sistemekin, eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurretik egokia dela egiaztatzeko nahikoa denborarekin egin beharko da. Eskaera onartuko ez balitz, edo enkantea bete gabe geratuko balitz, “Banco de España” Espainiako Bankuak eskatzaileari gordailua itzuliko dio, eta itzulketa hori enkantearen esleipenaren hurrengo egunetik hasi eta lehen egunean egitea aginduko du. Hori dela eta, eragina jasaten duten entitateek itzulketa ahalik eta eperik laburrenean egingo dute.
     
  •  Erakunde Kudeatzaileek beren izenean izenpetu ditzakete Altxorraren Baloreak, Kontuko Titularrek bezalaxe, baina baita (titularrek ez bezala) hirugarren batzuen izenean ere. Erakunde Kudeatzaileek eskaera guztiak batera aurkeztuko dituzte, norbere izenean egindakoak zein hirugarren batzuen izenean egindakoak, horien artean bereizketarik egin gabe. Jaulkipenaren egunean banakatu beharko dute hirugarrenei esleitutako zenbatekoa.
     
  •  Idazpenen Bulego Nagusiko Kontuaren Titularrek eta Erakunde Kudeatzaileek enkantearen egunean jakinarazi beharko dizkie “Banco de España” Espainiako Bankuari beren eskaerak 8:30etatik eta 10:00etara, beren ordenagailu-terminalak “Banco de España” Espainiako Bankuaren Likidazio Zerbitzuarekin duen konexioaren bidez, edo Diru Merkatuaren Telefono Zerbitzuaren bidez, teléfonoz. Merkatuaren Sortzaileek hori egiteko denbora gehiago dute (10:30ak arte).
     
  •  Zuzenean “Banco de España” Espainiako Bankura joaten diren banakoek bi egun lehenago aurkeztu beharko dituzte eskaerak, baloreen gordailuzaina izango den Erakunde Kudeatzailea zehaztuz.
     
  •  Eskaera horiek eskatutako Zorra erosteko konpromiso sendotzat hartuko dira, jaulkipen-baldintzen arabera, eta horretarako ezarritako epean erabat ez ordaintzeak dagokion erantzukizuna eskatzea eragingo du, edo hala behar izanez gero, aurretik berme gisa eskatutako gordailua galtzea (eskatutako zenbateko nominalaren %2).
     
  •  Eskaintzak bi motatakoak izan daitezke:
    • 1. Eskaintza lehiakorrak, eskaintzaileek eskatutako Zorraren truke zein prezio ordaintzeko prest dauden adierazten dutena. Eskaintza lehiakorren prezioa balio nominalaren ehunekotan adierazi beharko da, hiru hamartarrekin “Letras del Tesoro” direlakoetan (azken hamartarra 0 edo 5 izan beharko da), bi hamartarrekin Estatuaren Bonuetan (0 eta 9 artean edozein balio izango da onargarria, bi zenbaki horiek barne, azken hamartarrerako) eta bi hamartarrekin Estatuaren Obligazioetan (azkena 0 edo 5 izan beharko da). Aurretik esandakoari kalte egin gabe, Altxorrak eskaeren prezioa adierazteko modua alda dezake, egoerek hori eskatzen badute. Eskatutako prezioa zehazten ez duten eskaintza lehiakorrek ez dute baliorik izango. Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusiak mugatu ahalko du enkanteko partaide bakoitzak aurkeztu dezakeen eskaintza lehiakorren gehieneko kopurua eta zenbakia; horrez gain, gutxieneko prezioa ere finkatu ahalko du.
    • 2. Eskaintza ez-lehiakorrak: kasu horretan, Zorraren erosleek ez dute zehazten eskainitako prezioa, enkantetik eratorritako batez besteko prezio ponderatua onartzen baitute. Eskatzaile bakoitzak aurkeztutako eskaera ez-lehiakorren multzoaren gehienezko zenbateko nominala ezingo da 5.000.000 euro baino gehiagokoa izan, orokorrean.
       
  •  Eskaerek ondorengo gutxieneko zenbatekoak izan behar dituzte:
    • 1. 1.000 euro “Letras del Tesoro” direlakoen kasuan.
    • 2. 1.000 euro “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoen kasuan.


    Gutxieneko zenbateko horietatik gora, aurkeztutako eskaintzek 1.000 euroren multiplo osoak izan beharko dute.
     
  •  Idazpenen Bulego Nagusian Kontuaren Titularrak ez diren eta eskaerak zuzenean “Banco de España” Espainiako Bankuan aurkezten dituzten inbertitzaileek eskatutako zenbateko nominalaren %2ko gordailua egin beharko dute aurretik –eskudirutan edo txeke bidez-, eta gordailu hori garantiatzat hartuko da. Diru-sarrera eskudirutan egin beharko da, eskaera egin den “Banco de España” Espainiako Bankuko sukurtsalean egindako eskudiruaren kontu korrontean egindako zorduntzeko agindu bidez, edo txeke bidez, bankukoa zein kontu korrontekoa izan. Txekea “Banco de España” Espainiako Bankuaren edo Altxorraren alde bete beharko da. Txeke bidezko sarrera, gainera, “Banco de España” Espainiako Bankuak, ezarrita dituen konpentsazio-sistemekin, eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurretik egokia dela egiaztatzeko nahikoa denborarekin egin beharko da. Gordailua ordainketa-zatitzat hartuko da eskaintza onartzen bada. Eskaera onartuko ez balitz, edo enkantea bete gabe geratuko balitz, berriz, “Banco de España” Espainiako Bankuak gordailua itzuliko dio eskatzaileari, eta itzulketa hori enkantearen esleipenaren hurrengo egunetik hasi eta lehen egunean egitea aginduko du. Hori dela eta, eragina jasaten duten entitateek itzulketa ahalik eta eperik laburrenean egingo dute.