Skip to main content

Enkantearen deialdia

Enkanteen deialdia Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egin ohi da. Ebazpen horretan iragartzen dira enkantearen gaineko zenbait xehetasun:
 

1. Jaulkitako Zorraren amortizazio- eta jaulkipen-egunak.

2. Eskaerak “Banco de España” Espainiako Bankuan aurkezteko eguna eta azken ordua.

3. Enkantearen ebazpen-eguna.

4. Likidazio-eguna.

5. Esleitutako baloreak ordaintzeko eguna eta azken ordua.

6. Eskainitako zenbateko nominala (informazio hori jakinarazi nahi denean).

7. Eskaintzen gutxieneko zenbateko nominala (dagokion kasuan).

8. Eskaintza ez-lehiakorrak aurkezteko edo ez aurkezteko aukera.

9. “ Bonos y Obligaciones del Estado”en kasuan:

  •  Urteko interes-tasa nominala eta kupoiak ordaintzeko eguna.
  •  Amortizazio aurreratuaren aukera.

10. Enkantearen izaera berezia (dagokionean).

11. Egon daitezkeen beste baldintza gehigarri guztiak (bereziki, harpidedun bakoitzak “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoen enkanteen ondoren aurkez ditzakeen eskaera multzoaren gehienezko zenbatekoa).

“Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoen jaulkipenetan, agregazio-teknika, edo zatikako jaulkipenaerabili ohi da. Teknika horren arabera, balore beraren jaulkipena segidako hainbat enkantetan irekita eduki behar da (gutxienez, hirutan). Enkante horietan esleitutako baloreak beren artean suntsitu daitezke, kupoi nominal bera eta interesak eta amortizazioak ordaintzeko egun berak dituztelako. Jaulkitako guztizko bolumen nominala bi bilioi pezetakoa denean, gutxi gorabehera, balore-kode hori itxi eta berri bat irekitzen da.

Gainera, “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoen kasuan, Merkatuaren Sortzaileekin koordinatuta, enkanteetarako kolokazio-helburu batzuk ezarri ohi dira, eta horri esker, finantzaketa-fluxuak egonkortu egiten dira. Helburuak enkanteak egin aurretik ezarri ohi dira, D-2an asteazkenetan egiten diren enkanteetarako eta D-3an ostegunetakoetarako.Jaulkitako bolumen nominal osoa  hamalau mila milioi euro ingurura iristen denean, balio kode hori ixten da eta berri bat irekitzen da.
Horrez gain, jaulkipenerako gutxieneko bolumenak ere ezarri ohi dira; 3 eta 5 urterako Bonuen kasuan, bolumen horiek 180 milioi eurokoak dira, eta 15 eta 30 urterako Obligazioen kasuan, 90 milioi eurokoak.