Skip to main content

Banco de España

“Banco de España” Espainiako Bankuaeskubide publikoa duen erakundea da, berezko nortasun juridikoa, eta ahalmen publiko eta pribatu osoa duena. Gainera, Estatuaren Administrazioarekiko autonomia du.


 Idazpenen Zor Publikoaren Merkatuko erakunde nagusia da.


 Zor Publikoaren Merkatuarekin lotutako funtzioak hauek dira:

  • 1. Zor Publikoaren finantza-agentea da.
  • 2. Altxorrari Zor publikoaren altxortegi-zerbitzua eskaintzen dio.
  • 3. Idazpenen Bulego Nagusia kudeatzen du (Ikus Erregistro kontablea: Idazpenen Bulego Nagusia).
  • 4. Zor Publikoaren Merkatuaren gardentasuna eta funtzionamendua gainbegiratzen ditu.
  • 5. Kideen artean egindako transakzioak erregulatzen dituzten arauak finkatzen ditu, eta Altxorrarekin batera, erakunde horiei eragiten dieten arauak zehazten ditu; horrez gain, jarduera ebaluatzeaz arduratzen da.
  • 6. 1990. urtetik hona, gainera, Erakunde Kudeatzailearen lanak betetzen ditu, zorrak “Banco de España” Espainiako Bankukobaloreen kontuan –Zuzeneko Kontuak izenez ezagutzen direnak- eduki nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoentzat.