Skip to main content

Altxorra

Estatuaren Zorraren baloreen jaulkitzailea da eta hori horrela izaki, ondorengoak bere ardurapean daude:

  • 1. Enkanteen egutegia egitea
  • 2. Enkante bakoitza deitzea, bonuen urteroko kupoia ezarriz
  • 3. Enkanteak ebaztea, jaulki beharreko kopurua eta baloreen errendimendua zehaztuz



 Zorraren Merkatuan batik bat Estatuaren finantzaketa-beharrak estali behar ditu, ahalik eta kostu gutxienarekin, arrisku-maila mugatuari eutsiz.


 Hauek dira helburu nagusiak:
1. Finantzaketa-fluxu egonkorrak lortzea. Horretarako:

  •  Jaulkipen-erritmo ezaguna eta egonkorra finkatzen du, ezarpen-helburuen iragarpenarekin.
  •  Ostera ere finantzatzeko arriskua kontrolatzen du, epe ertainerako eta luzerako jaulkipenekin.
  •  Jaulkipen-egutegien eta burutu beharreko finantzaketa estrategien bidez, informazio-gardentasuna ziurtatzen du.
  •  Trukaketa- eta berrerosketa-politiken bidez, epemugen profila leuntzen du.


2. Finantzaketa-kostua murriztea. Horretarako, zorra kudeatzeko ahalmena du, honakoen bidez:

  •  Kurbako jaulkipen-politikak.
  •  Berrerosketa-politikak.
  •  Interesen swaps-eragiketak.



3. Merkatuan likidezia-maila egokiari eustea

  •  Jaulkipenen tamaina igoz, 10 mila milioi eurotik gora.
  •  Oso likidoak ez diren jaulkipenak trukatuz eta berrerosiz, kopuru mugatu batean zor-erreferentziak pilatzeko.


4. Inbertitzaileei finantza-tresna erakargarriak eskaintzea


 Jaulkitako aktiboak inbertitzaileen interesetara egokitzen ditu (“strip”ak , 30 urterako obligazioak, “Letras del Tesoro” direlakoekin mobiliza daitezkeen kreditu-lineak, e.a.).